XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Puntuen adierazpena

Txangoa

Sara, Sorkunde, Daniel eta Pablok txango bat egitea pentsatu dute beren herriko inguruetan zehar.

Honako hauek dira bisitatuko dituzten tokiak:

Lehenengoz, herriko patroiari eskainitako basaeliza;

ondoren Urgutxi iturburura joango dira oinez eta bertan atsedena hartu eta hamaiketakoa egiteko duten otartekoa jango dute.

Hori egindakoan, Bakarti bailararaino joango dira eta handik herrira itzuliko dira.

Irten aurretik osaba Koldori galdetu diote ibilbide hori nolakoa den eta honek esan die bailararainoko distantzia basaelizarainokoa baino lau aldiz luzeagoa dela eta iturburutik basaelizara dagoen distantzia herritik basaelizara dagoenaren erdia dela.

Koka itzazu zuzenean ibilbide honen puntuak: herria, basaeliza, iturria eta bailara, osaba Koldok eman dien informazioa oinarritzat harturik.

Azaldu nola egin duzun.

Zenbakiak zuzenean

a) Marraztu koadernoan A diagrama eta zuzenkiaren gainean adierazi honako puntu hauek: -2; 8/5; -5/2; -3,25; + 2,5; + 3.

Azaldu zeure estrategia.

b) Marraztu koadernoan B diagrama eta zuzenkiaren gainean adierazi honako puntu hauek: -12; +18; -16; -26; +30; +20; -6.

Azaldu zeure estrategia.

c) Adierazi zein diren C zuzenkiaren gainean letren bidez adierazitako puntuak eta erantzuna azaldu.

A diagrama

B diagrama

C diagrama

Graduatu gabeko zuzenkiak

Graduatu gabeko bi zuzenki aurkitu ditugu, baina orain adieraziko ditugun marka hauek zituzten:

a) Kokatu lehenengo zuzenkian honako balio hauei dagozkien puntuak: 2m; 3p; m + p; 2m + p; p + m; 3p - 2m eta azaldu nolako metodoaz baliatu zaren.

b) kokatu bigarren zuzenkiaren gainean ondoko balio hauei dagozkien puntuak: -l; -r; l/2; 3r; l + r; l- r; r- l; 21 + 3r eta azaldu nolako metodoaz baliatu zaren.

Planetak

Taula honek planetetatik Eguzkiraino dagoen distantzia adierazten du.

Paper milimetratua erabiliz eta taulak adierazten duena hartuz, kokatu zuzen bertikalaren gainean planeta guzti horiek Eguzkirainoko distantziaren arabera, unitaterik egokiena aukeratuz.

Planeta

Eguzkirainoko distantzia (milioi km-tan)

Merkurio 58

Artizarra 108

Lurra 150

Martitz 228

Jupiter 778

Saturno 1430

Urano 2875

Neptuno;4505

Pluton 5915